XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
EGUTEGI BIZKATTARRA.Datorren urtiari, 1933'garren urtiari jaokan
Egutegijan 1898'garren urterako Arana-Goiri'ttarr Sabin'ak argittaldu ebana bera da.
Euzkeraz idatzitta dago euzkera garbi tta ulerrterrezian idatzitta.
Eta bere orri txikitxubetan bai-dago zer irakurrija, batta zer ikasija be.
Gaudija Jaungoikuak irazan ebanetik gaurrarrte 5.916 urte igazi dirala, antxe irakurrita jakin dogu.
Eurijasa Nagosittik, ona, 4.261 urte igazi dirala, be, antxe.
Josu-Kisto jayo zanetik onako urtiak, be, antxe irakurten dira, eta Gurutza baten jositta il zanetik onakuak be antxe.
Doipurutzat XI Pi Roma'n jarri zanetik 11 urte igazi dirala be
Bizkaya'ren Jaunak España'ren Burestuna artu ebenetik 554 urte igazi dirala diñosku, eta Deun-Iñaki Loyola'tarra Bizkaya'k, bere Zaindaritxat, autu ebanetik, 153 urte igazi dirala be bai.
Bizkaya'k Orrbanbako Sorrpena aldezteko zin-esan ebanetik, 217 urte igazi dirala be, edestu dausku, eta
Oneik edestiko jakingarri gustijok, barriz, urrilan 2'garrenai jaokan orritxubaren atzekaldian irakurri doguz; aurrekaldian, ostera, beste au:
Egutegi bizkattarr onek diñoskunez, orain ezeze orain 108 urte be, Bizkaya'n españarr aldundija egon zan, eta zoritxarrez gaurr dogunaren antzera gazteleraz oldoztuta leaidetxiak gudari-etxe bigurrtuten aleginduten ziranak.
Españarrak orduban eta gaurr, beti españarr....
Itz laubetan ezeze olerrkijetan be gauza polittak esaten dauskuz
Ona emen bat eredutzat.